Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza atentatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

atentatu
iz. Pertsona baten bizitzaren edo izate fisiko nahiz moralaren aurkako erasoa. Beste atentatu bat izan da eta gazte batzuk atxilotu dituzte. Atzo autobus batean gertatutako atentatua. Metroko sarreran egindako atentatua bere gain hartu zuen. Agintearen kontrako atentatua. Atentatu bat ari ziren antolatzen egoitza hartan. Atentatuan parte hartu duen pertsona taldea. Atentatuaren egileak zeintzuk ziren jakiteko.

Aztergaia: atentatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:EEBS:14 1997-12-09 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: + / ElhHizt: + / EskolaHE: +

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'iz. Izen moduan bakarrik onartu denez gero, horrek adierazi nahi du aditza ez dagoela zerrendan jasota. Aditz moduan ageri da, ordea, Elhuyar Hiztegian, 3000 Hiztegian, Harluxet Hiztegi Entziklopedikoan… Azalpena eman beharko litzateke, esate baterako, 'atentatu 1. iz. 2. ad. h. atentatu egin'.

 - [E116]: 'berriz ere gauza bera gertatzen zaigu. Ezin gara asmatzen eta errezetak ematen hasi. Hitz hau, jakina, berria da (OEHn ez da ageri, baina EEBSn, esaterako, badira 60 adibide baino gehiago. Jaso behar da, ez da dudarik, baina uste dut lan taldearen proposamena nahiko dela oraingoz, beste inon ere sartu gabe. EEBSn atentatua egin, atentatu bat egin, atentatuak egin, atentatua gertatu, atentatua prestatu, ageri dira, baina ez atentatu egin. Hori ezin dugu sakelatik atera besterik gabe. Lan taldeak egiten duen proposamena bere horretan utziko nuke, aldatu gabe'.

 - Erabakia: Erabakia (2003-12-19): 'utzi dagoen moduan'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.