Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza asertibo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

asertibo
1 adj. psikol. Pertsonez mintzatuz, bere iritzi, sentimendu edo asmoak argi eta irmotasunez, baina erasokor izan gabe, begirunez, adierazten dituena. Asertiboak izateko eta mintzatzen eroso sentitzeko teknikak eman nahi ditugu ikastaro honetan.
2 adj. psikol. Pertsona asertiboari dagokiona. Gauzak konpontzeko asmoa duzula adierazi, modu asertiboan komunikatuz.

Aztergaia: asertibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z8:LBeh 2016-11-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2016-10-26): asertibo 22: Consumer 11 (adib.: “Jokaera asertiboa izaten da gizarterako eraginkorrena, sentimendu, desio eta eskubideak argi eta garbi adieraztea esan nahi baitu, baina inori eraso egin barik”), Berria 6 (adib.: “Horretaz gain, emozioak kontrolpean eduki behar dira. Hiru gauza horiek edukita, modu asertiboan harreman sozialak izateko gai izango gara”), Argia 3 (adib.: “Tresnen bila. Asertiboak izateko eta mintzatzen eroso sentitzeko teknikak eman nahi dizkiegu”), DiarioVasco 2 (adib.: “Esan gabe gelditu ohi direnak azaleratzeko mekanismoak sortu eta erabili behar dira, «jarrera asertiboak» sustatuz eta gauzen alde ona bila tzen saiatuz; seduzituz, nahiz eta sedukzioaren estrategia hobesteak ez suposatu inondik ere sendotasunari uko egitea”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: asertibo 1, Filosofiako gida (“Baina, gainera, legeak, zientziaren unitate asertibo txikiena denez, zer dio munduaz? Egia ala gezurra esaten digu, kontuan izanik lege guztiak idealizazioak direla?”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2016: asertibotasun.

EH2016: asertzio forma ere ez da hiztegian jaso.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es asertivo / fr assertif: Elhuyar: adierazpen-, asertzio- (hitz-elkarteetan); adierazpenezko, asertziozko / NolaErran: - / Zehazki: baieztapen-, adierazpen- / Labayru: - / Adorez5000: baiezko.

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez (betetzen du "gutxieneko baldintza")

Nazioarteko forma da eta jasotzekoa. Horrekin batera asertibotasun forma jasoko da.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.