Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza artzapez bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

artzapez
iz. Eskualde jakin bateko eliza edo parrokietako burua, apezpikuak izendatua dena.

Aztergaia: artzapez

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: EArau
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-11-05 Lantaldeak erabaki gabe utzia

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
Txostenaren laburpena

ez dugu artzapez(go) formarik aurkitu OEH-EEBS corpusetan.

OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ik. OEH argitaratuan 5 artzipreste (Goñi, BPard EEs "arzipreste", A 3), eta 'arciprestazgo (eremua)' adierako arziprestazko AA ("Erakusaldiak, Don Juan Bautista Agirre, Asteasuko erretore eta Gipuzkoako Arziprestazko nagusian diputadu jeneralak, kristau aziai Meza nagusietan egiñak") eta arziprestazgo EEs 1915 ("Gipuzkoa Eliz-gauzetan 1862 ezkeroz Vitoriko Obispuaren zaipean dago. 8 arziprestazgotan 152 bezelatsu parroki dauzka") bana; 'kargua' adierakorik ez dugu aurkitu.

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

HMkoak dira artzipreste 2 (J. Etxaide, S. Onaindia); arzipreste 2 (P.A. Orkaiztegi eta Jaunaren Deia 1971); artxipreste 1 (J. Garmendia Euzkadi 1932); 'arciprestazgo (eremua)' adierako artziprestazgo 2: R. Bozas-Urrutia ("1567 urte artean, Errenteriako artziprestazgoak Baionako obispaduaren puska bat osatzen zuen") eta E. Muxika ("Ordizia Artziprestazgoko apaizek hemen egiten dute ia beti beren hileroko bilera") eta artziprestegi 1: I. Baztarrika ("Elizbarruti bakoitzean, arziprestegi edo bailara bakoitzean, parroki bakoitzean, eta berdin Erlijiosoen Etxeetan, badira noski liturgi batzordeak edo arduradunak, aspaldion zer egin haundirik gabe daudenak"); 'kargua' adierakorik ez dugu aurkitu.

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

artzapez : HiztEn ("Eskualde jakin bateko (artzapez-barrutiko) eliza edo parrokietako burua"); Euskalterm 3 (horietan bat artzipreste sinonimoarekin batera, bestea artzapez barruti lexian, honen sinonimo artziprestalde-rekin batera); artzipreste : DFrec 1 (-rz-); AB50 1; Euskalterm 1 (artzapez sinonimoarekin batera); arxipreta : DFrec 1; artzapezgo 'arciprestazgo': HiztEn ("Artzapezaren eginkizun eta kargua"); Euskalterm 1; artzapeztegi : AB38 1 ("arzobispado" itzulia); AB50 1 ("arciprestazgo" itzulia); Euskalterm 1 ("arciprestazgo"); artziprestalde : Euskalterm 1 (artzapez-barruti sinonimoarekin batera); arziprestazko : AB38 1.

Sektore jakin bateko informazioa

artziprestalde ageri da Donostiako Elizbarrutiko agiri batzuetan.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

Beste hiztegietan: EuskHizt: artzapez ("Espainian, apezpikuak bere barrutiko eskualde baten buru izendatzen duen apaiza; Frantzian, apaizari ematen zaion ohorezko titulua"); artzapezgo ("Artzapezaren kargua"); artziprestazgo ("Artzapezgoa"); artzipreste ("Artzapeza") // ElhHizt eta PMuj DVC: artzapez ("Arcipreste"); artzapezgo ("Arciprestazgo (cargo)"). // Ez dugu aurkitu ap. HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

Erdarazko arciprestazgo / arcipreste, archipêtre-ren ordainak beste hiztegietan: ElhHizt: "1 Artzapezgo (kargua). 2 Artzapez-barruti (lurraldea) / Artzapez" // HiruMila: "1 (cargo) artzapezgo. 2 (territorio) artzapez-barruti, artziprestalde / artzapez, artzipreste" // Casve FE: ø / apeznausi // T-L LFB: ø / aphez-lehen // PMuj DCV: "1 (cargo) apaiz-nausigo. 2 (jurisdicción) apaizburu-mende" / apaiz-nausi" // Azkue Aurkibidea: ø / prestamaio. // Ez dugu aurkitu ap. Lur EG/CE eta EF/FB, XarHizt, HaizeG FB.

Erdaretako formak

es arciprestazgo / arcipreste formen ordainak: fr (DLLF): archiprêté / archiprête; it (S. Carbonell): arcipretato, arcipretura / arciprete; ca (DCC): arxiprestat / arxipreste; en (Collins): ø / archpriest; de (Langenscheidts): Würde, Erzpriesters / Erzpriester.

Bestelakoak
Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

HLEH: - / EuskHizt: + / HiztEn: + / LurE: - / ElhHizt: + / EskolaHE: -

Lantaldearen irizpideak
Forma onartzeko eragozpenak aipatu ditu lantaldeak

Bbehin edo onarpen eske.

Informazio osagarria
Sarrera bati dago(z)kion azpisarrera(k)

artzapez-barruti.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "artzapez / artzipestre: 'artzapez' proposatzen dugu" (2002-09-02)

 - [E410T]: "eta artzapezgo, artzipreste eta artzipreztazgo. Batzordearentzat seguru bakarrak artzapezpiku eta artzobispo dira nonbait. Besteekin non dago zalantza? Aukeratu beharreko forman, ala bakarra edo bikoteak hartu beharrean, ala zertan? UZEIn baditugu artzapez (=artzipreste), artzapezgo, artzapeztegi (lekua), artzapezpikutza, artzapez-barruti (=artziprestalde) eta artzapezpikutegi ere" (2000-12-11)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.