Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza antidepresibo bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

antidepresibo
1 adj. med. Depresioa sendatzen laguntzen duena. 11-13 graduko kalitatezko ardo beltza, neurriz edanez gero, elikagaia izateaz gain, antidepresiboa ere badela.
2 iz. med. Sendagai antidepresiboa. Mundu libre batean biziko da, botikan kolore guztietako antidepresiboak erosteko aukera ematen duen mundu libre batean. Zortzi urte egon zen antidepresiboak hartzen.

Aztergaia: antidepresibo

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:HBL 2014-06-10 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): antidepresibo 63: Elhuyar 31 (adib.: “Antidepresiboen historiari jarraitzea ia-ia depresioaren ezagutzaren historiari begiratzea da, lotu-lotuta baitoaz”), Consumer 9 (adib.: “Botika diuretiko, lasaigarri eta antidepresiboak hartzen ari diren pertsonak”), Berria 12 (adib.: “Psikiatrak esan dit ezer ez dudala, ez dizkit antidepresiboak eman nahi zeken halakoak, psikologora joateko esan dit”), EiTB 2 (adib.: “Protagonistak antidepresibo batekin egin beharreko froga klinikoetan parte hartzen du zoriontasuna bilatzeko saiakeran”), Argia 9 (adib.: “Lasaigarria eta antidepresiboa da”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: antidepresibo : Berria 6 (adib.: “Horien arteko nagusienak antibiotikoak, antidepresiboak eta lasaigarriak dira”), Joan Mari Irigoien 3 (adib.: “antsiolitikoen eta antidepresiboen pilula-dosia ordurako erdira jaitsia zuen”), Iñaki Segurola (“botikan kolore guztietako antidepresiboak erosteko aukera ematen duen mundu libre batean”), Aingeru Epaltza (“Sesmako botikaria esne-bitsean omen zagok, antidepresiboak saldu ahala saltzen!”), Patxi Iturritegi (“Astean behin psikoterapia saio bat eginez eta antidepresiboen laguntzarekin, laster sendatuko omen zen”), Harkaitz Cano (“pastilla antidepresiboen dozenaka kartoizko kaxa eta plastikozko ontzi”), Patxi Zubizarreta (“Arratsaldean ere txokolatea franko jan dut (Teresaren esanetan, antidepresiborik onenetakoa”), Pako Aristi (“goibelaldiak eramateko antidepresiboak dauzkagu”), Sonia Gonzalez (“ansiolitikoak, antidepresiboak, lasaigarriak, pizgarriak, analgesikoak...”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: -.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es antidepresivo / fr antidépresseur: Elhuyar: adj.: depresioaren aurkako/kontrako, antidepresibo; iz.: depresio-kontrako, antidepresibo / Nolaerran: antidepresibo / Zehazki: beheraldien aurkako / Labayru: depresioaren kontrako | aurkako, antidepresibo; depresio-kontrako / Adorez5000: -

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, eta horren premia dago.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz. eta izond.

Jakite-arloak

Med.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.