Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza alternatiba bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

alternatiba
1 iz. Beste zerbaiten ordez eskaintzen edo proposatzen den aukera. Baliteke jauntxoek beldur gehiegi izatea benetako ezkerreko alternatiba bati. Ideiak proposatuz, alternatibak sortuz, behar diren laguntzak bilatuz.
2 iz. [Oharra: Euskaltzaindiak, alternatiba-k euskara idatzian izan duen erabilera kontuan harturik, hitz hori 'aldizkatzea' adieran ez erabiltzea gomendatzen du; ik. aldizkatze].

Aztergaia: alternatiba

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1993-10-20 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:11 1997-07-08 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa

Formari buruzko datuak

Lantaldearen irizpideak
Mailegu isiltzekoa edo gaitzestekoa da, ordain egokia duenez

ez dago maileguaren premiarik.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. aukera , aldizkatze , etab.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A105]: "'aukera' hitzak adiera asko ditu. 'Alternativa' aukera da, baina ez nolanahikoa, 'beste aukera bat', 'ordezko aukera bat'. Horregatik, eta nazioartekoa delako, mailegua onartu egingo nuke. / 'aldizkatze' ere bada, baina beste adiera batean" (2001-03)

 - [E306]: "Gu ez gaude hain seguru mailegurik premiarik inoiz ez dagoenik (adibidez, Donostia-Iruñea autobiaren kontrako 'Lurraldea alternatiba' izeneko mugimendu edo erakundea nola izendatu?). Dena dela, 'aukera' da gehienetan eta noizean behin 'aldizkatze', eta horrela utz liteke. Zalantza dugu, ordea, zezenketako kontzeptuarekin. Izan ere, euskal komunikabideetan zezenketa-berriak emanez gero edo emanaldiak eginez gero (eta egiten dira), zezenko-hiltzaile bat zezen-hiltzaile izendatu dutela adierazteko 'zeremoniari' izenen bat eman beharko dio kazetariak, eta izen hori 'alternatiba' da " (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - [E116]: 'azkeneko ohar hori [ez dago maileguaren premiarik] kendu'.

 - Erabakia: Erabakia (2002-09): 'konforme'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus