Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza akreditatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

akreditatu, akredita, akreditatzen
1 du ad. Norbaiti lan bat edo egiteko bat betetzeko hautatua izan dela edo hartarako baimena duela adierazten duen ziurtagiria eman. Lehendakarigaiak espero du bi hilabeteko epean izatea lehendakari; hartarako, PSEko 25 legebiltzarkideak lehenbailehen akreditatu nahi ditu eta, itxura guztien arabera, datorren astean jasoko dituzte beren aktak. || (Partizipio burutua izenondo edo izen gisa). Atzo kazetariek eta akreditatuek bakarrik gozatu ahal izan zuten filmaz. Prestakuntza eta gaitasun akreditatua duten osasun langileek egina.
2 da ad. Norbaitek lan bat edo egiteko bat betetzeko hautatua izan dela edo hartarako baimena duela adierazten duen ziurtagiria erakutsi. ANVren ordezkari bat ez zegoela behar bezala akreditatuta eta, beraz, ezin zuela bozkatu.

Aztergaia: akreditatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 1997-06-10 Lantaldeak baztertua, eta beste batez ordezkatzekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-11-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

EEgunk: "†  akreditatu, akreditazio e. egiaztatu, frogatu, egiaztagiri, agiri..."

Lantaldearen irizpideak
Antzekoa da gaztelaniaz eta frantsesez, eta beste gabe onartzekoa

gutxieneko baldintza betetzen dute a-dun formek eta horregatik akreditazio eta akreditatu forma arautu baztertuak berreskuratzea proposatu da, araua aldatzeko eskatu.

Informazio osagarria
Forma saihestekoa

Saih. Ik. egiaztatu, frogatu, baimena izan, etab.

Informazio lexikografikoa
Aditzoinaren erabilerak

akreditatu, akredita/akreditatu, akreditatzen.

Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E306]: "eta akreditazio: Ados gaude 'egiaztatu', 'frogatu' eta 'baimena izan', adieraren arabera noski, nahikoak izan daitezkeela gehienetan 'akreditatu'-ren ordezkotzat, baita 'egiaztagiri', 'agiri' edo 'baimen' 'akreditazio'-ren ordezkotzat ere. Dena den, politikako kontzeptu honekin topo egin genuenean, zalantza sortu zitzaigun ('akreditazio' nazioartekotzat jo daiteke horretarako): // English accreditation French accréditation Definition remise des lettres de créance d'agents diplomatiques German Akkreditierung; Beglaubigung Italian accreditamento Definition rimessa di lettere credenziali Dutch accrediteren Portuguese acreditação Finnish akkreditointi;valtuuttaminen Swedish ackreditering Definition det att ge diplomat fullmakt att representera sitt land hos främmande makt" (2001-01-23)

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.