Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza abandonatu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

abandonatu, abandona, abandonatzen
1 du ad. zuz. Norbaitek, babestu edo zaindu beharko lukeena bertan behera utzi, babesik gabe utzi. Ez dago erromatar legerik haurrak abandonatzen uzten duenik.
2 du ad. Utzi; alde batera utzi; bertan behera utzi. Ik. utzietsi. Hainbeste urte bertan eman ondoren, zergatik abandonatu ote zuen manikeismoa. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Lur abandonatu hauetan ezer bizirik uzten ez duen haizea.

Aztergaia: abandonatu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Araua: Z3:EArauB
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:EEBS:08 1993-09-29 Bigarren mailan onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Bestelakoak
Euskaltzaindiaren Arauak

abandonatu, abandona, abandonatzen. du ad. h. utzi; alde batera utzi, bertan behera utzi

Informazio osagarria
Euskara batuan hobestekoa

bigarren mailakotzat onartzekoa da (haur abandonatuak bezalakoak adierazteko beharrezko izan daiteke), eta hobestekoak dira: utzi; alde batera utzi, bertan behera utzi

Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

abandonatu, abandona, abandonatzen

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [A104]: ""utzi" aditzaz moldaturiko hainbat lokuzio aipatzen da, baina ez "bazter utzi"; oso erabilia denez, merezi du aipatzea" (1994-05-18)

 - [A107]: [cf.] EOH m 1363 [maiztasun zerrendako 1363. hitza]. Zergatik bigarren mailako? Aplikazio edo ausentzia onartzen dira ba!" (1994-05-24)

Euskaltzainen oharrak

 - [E109]: 'Utzi-ren alde erabaki genuen osoki. Baina abandonatu aditzak ez du txoko bat izango alor batzuetan, goi-literaturan?' (2001-01).

 - [E116]: 'EB proposamena: du ad. 1 Zuz. 2 h. (lehen bezala)'.

 - Erabakia: Erabakia (2001-01-26): 'EBen proposamena onartzea eta adiera erantsiko zaio. AU arduratuko da adiera proposatzeaz'. Erabakia (2001-02-23): 'Abandonu dagoen bezala utziko da. Abandonatu hitza, berriz, honela emango da: 1 Zuz. 'pertsonak, gauzak edo ekintzak utzi, babesik gabe jarri'. Eta bigarren sarrera dagoen bezala laga. / "Abandonuak egin" ere esaten omen da Zuberoan. Hau, hala ere, aurrerago aztertzeko utzi da'.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.