Andoni Sagarnak Euskaltzaindiaren Hiztegia aurkeztu du Madrilen
Euskaltzaindiak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak antolatutako "Euskarari gorazarre" jardunaldien barruan, martxoaren 15ean, Iberiar Hizkuntzen Aretoan, Euskaltzaindiaren lan bi aurkeztu ziren: batetik, Andoni Sagarna Iker sailburuak Euskaltzaindiaren Hiztegia aurkeztu zuen, eta bestetik, Adolfo Arejita egitasmoaren zuzendariak Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren (EHHA) nondik norakoa azaldu zuen. Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkaria izan zen aurkezlea.
Hona ekarri dugu Andoni Sagarnaren hitzaldia (jatorriz gaztelaniaz).