Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza negar-eragile bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

negar-eragile
adj. Begiak erretzen dituelako edo atsekabea sorrarazten duelako malkoak isurarazten dituena, negar eginarazten duena. Ik. negargarri. Manifestariek harriak eta suziriak bota zituzten polizien kontra eta haiek gas negar-eragileak botata erantzun zieten.

Aztergaia: negar-eragile

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z7:LBeh 2014-11-11 Azpisarrera gisa onartzekoa

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak

LBeh (2014-04-03): negar-eragile 42 (horietatik 37 gas negar-eragile dira): Consumer (“Tipula ebaki edo txikitzean bere esentzia negar-eragilea airean barreiatzeak mukosetako sekrezioak kanporatzen laguntzen du”), Berria (“Lurrera erori naiz, baina ez nuen ikusten deus, gas negar-eragileekin estalia zen Upelegileen karrika”), EiTB 38 (adib.: “Poliziak gas negar-eragileak botaz erantzun du, Theodorakis eta plazan zeuden milaka pertsonen kontra”), Argia 2 (adib.: ” Gobernuak DINOES izeneko eliteko poliziak bidali zituen eta hura infernu bihurtu, kamioa blokatzen duten 5.000 jendeen kontra helikopteroetatik gas negar-eragileak jaurti eta oinezko agenteek balaz egin zutenean su”); negar eragile 1, Argia (“Oraingoan gainera, gas negar eragile baten efektu bera izan zuen”); negar(-)gas 53: Berria 47 (“Segurtasun indarrek negar gasekin eta tiroekin erantzun zuten”), EiTB 5 (“Frantziako Poliziak negar gasa eta txakurrak erabili ditu”), Argia 1 (“negar-gasak, tiroak eta tankeetatik ura botatzen ibili dira”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

EPG: negar(-)eragile 3, Berria (adib.: “Riadek esan zuen, alta, gas negar-eragileak baino ez zituela bota, eta horrek izualdia eragin zuela”); negar(-)gas 24, Berria (“Negar gasak jaurti zizkieten ikasleei”).

Zerrenda osagarriak

BerriaEL2013: gas negar-eragile* e. negar gas.

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es lacrimógeno / fr lacrymogène: Elhuyar: negar-eragile / Nolaerran: [gaz lacrymogène] negar gas / Zehazki: negar-egingarri; [gas lacrimógeno] negar gas(ak) / Labayru: negar-eragile, negar egiteko(a) | eragiteko(a) / Adorez5000: negar-jariole, negar-eragile, negar-egingarri.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Adierazle egokia da eta erabilia. Honekin batera jasotzekoa da negar(-)gas forma azpisarrera gisa.

Informazio lexikografikoa
Zerrendako formari azpisarrera dagokio

Azpisarrera gisa jasotzekoa negar sarreran.

Kategoria

izond.

Adibide argigarriak, testuinguru egokiak

gas negar-eragilea.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.