Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza konprometitu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

konprometitu, konprometi, konprometitzen
1 da/du ad. Promesa edo hitzemate batez lotu. Ik. engaiatu; behartu. Dirulaguntzak ematera konprometitu dira. Neska polit guztiak konprometituta edo ezkonduta zeuden. Akordio honek batzuk konprometitzen ditu, baina ez guztiak.
2 da ad. Zerbaitetan parte hartzeko, zerbaiten alde egiteko konpromiso morala hartu. Gizarteari erakutsi behar diogu gu ere euskararekin konprometituta gaudela. Amestu dugun proiektuarekin konprometitu gara. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Artista konprometitua.
3 du ad. Norbait kinka larrian edo egoera behartuan jarri. Uste dut gizon horrek Klaudia konprometitzen duen zerbait topatu duela. || (Partizipio burutua izenondo gisa). Ez zaio galdera konprometiturik egin behar.

Aztergaia: konprometitu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z4:HBL 2000-07-12 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

konprometitu 2: PE ("Konprometitu nai zukian da / afana franko bazuan, / fiaturikan agindu niyon / satisfaziyo osuan, / itzak ederrak, biotza falso, / kariño fiña auzuan, / publikatutzen astera nua / merezi dezun kasuan"); Noe ("Azumbre erdi bat ardau / geio pagatuta, / Antonio gelditu da / konprometituta; / a bere laster zeuan / ondo damututa, / irabazteko ustian / astua salduta").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

konprometitu 22: Goiz-Argi 1969 ("mundu ontarako arazo guztietan —batez ere sozialetan— konprometitu izan da"); BoletinObSS 1971 ("Or gaude denok konprometituta"); Ere 1980 ("hilero ateratzera konprometitu omen dira"); Eguberri-aldia 1982 ("Belengo aurra Jainkoaren ezaugarri arrigarri bat da, borondate oneko gizon oro konprometitzen duen Itz garbi baten leenengo proiektu sendo"); Bizi araua 3 ("Eukaristia gizonaren askatasun sakramentua dela, gerekoikeria ta pribilejio guzien kontra dago; gorrotoa ta gizonen banaketa desegin daitezen, bidegabekeria ta ezberdintasunen aurka konprometitzen gaitu", "Dei honi erantzun nahiez, eta Jainkoaren maitasunaren testigu bizi izanik poz eta itxaropenean konprometitzen gara", "Eukaristiak ezberdintasunaren eta bidegabekeriaren aurka konprometitzen gaitu"); LMuj ("Euskal Herriko elite 'konprometituenak' ez dute euskara museoan ikusi nahi"); J.M. Torrealdai ("Euskal idazlea, konprometitua eta herritarra izan nahi duen idazlea, kontradiziotan murgildurik datza"); Argia 1982 ("irakaskuntzan konprometituak ibili garenok"); Jazten 1990 ("euskararen geroaz jadanik konprometitua dauden kolore guztietako euskaldunak"); L.D. Izpizua ("idazlearen pentsamendua konprometituko ez duena"); Baietz/6 ("beren abesti esanguratsu eta konprometituek jendearekiko, entzulegoarekiko atxikimendua lortu izan dute"); Jakingarriak 1991 ("Heldutasun hau gertuko ingurunearen ezagupena dela medio lortuko du, eta soilik fisikoki, afektiboki eta intelektualki konprometitzen dituzten iharduera jakin batzuren bidez"); J.A. G. de Cortazar ("ez zuten halako politikan konprometitu nahi izan"); UZEI ("Bazkide komanditarioak, eraketako eskrituraren arabera konprometitutako kapitala emateko erantzukizuna besterik ez dutenak"); I. Aldasoro ("Konprometitu, munduko edozein gizonekin ere?"); Txelis Uhaldean ("Bataio-data berriegi honek ez al zuen dena konprometitu behar?"); J.M. Artzalluz ("Irutasun jaiak [...] konprometitzen ez bagaitu, Jaungoiko Aitak, Semeak eta Espiritu Santuak zerikusi gutxi izango dute gure bizitzan eta gure fedean"); Egunk 1991 ("El Salvadorreko Gobernua aldaketak egitera konprometitu da FMLNrekin"); ArrPress 1993 ("Intsumisioa apostu konprometitua da duda barik"); EstiLib ("engaiatu = konprometitu / fitxatu —kirolari bat kontratatu"); konprometatu 11: Azurm ("bertsolaritzaren kontzeptua bera dago konprometatuta"); Oihenart taldea ("produzio prozesuan parte hartu eta konprometatu gabe"); M. Pagola ("historiaren orduari dagokion politika egiteko, eta erabat konprometatzeko, beharrezko litzateke ateo eta materialista izatea"); X. Gereño ("hilketa batean konprometaturik dago"); Karraspio ("Ez dute konprometatu nahi"); G. Nazabal ("bentrikulo arteko artesiaren zati handi bat konprometatzen dute eta ezkerreko bentrikuloaren pareta librera hedatzen"); A. Urrutia ("hartzailea hamar urterako baserriaren explotazioan konprometatzen da"); GAO 1989-90 3 ("pertsonal guztia, zerbitzuak, dagokion tauleetan ezarritako eran egitera konprometatzen da", "Enpresa [...] aldizkako kontratuzko beste Gidari-Hartzaile bat hartzera konprometatzen da", "eskaintzan konprometatu diren baliabide material eta giza baliabideekin"); UnescoAlb 1990 ("Tuzididek Peloponesoko gerrari buruz utzi digun kontakizun konprometatuak").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

konprometatu : DFrec 2, AB50 1; konprometitu : DFrec 8, AB38 1, AB50 2, Euskalterm 9 (hauetan ez-konprometitu 2) // Ez dugu aurkitu ap. HiztEn, LurE.

Euskara/euskara eta euskara/erdara hiztegietako datuak

konprometitu : ElhHizt // Ez dugu aurkitu ap. EuskHizt, HiruMila, EskolaHE, Lur EG/CE eta EF/FE, Casve EF, HaizeG BF, Lh DBF, DRA, PMuj DVC.

Bestelakoak
Aurreko pasaldikoari egindako oharrak

A. Urrutia: "Agian, komeni da hori zerrendara biltzea". // BAgiria (1998-02-27): "Hurrengo itzulirako utzi dira [...] konprometitu".

Zerrenda osagarriak

EEgunk: "konpromezu, konprometitu = engaiamendu, engaiatu" / PUrib: "konprometitu / konprometatu / konpromisoa hartu".

Informazio osagarria
Aditz-izenak eta aditzoina (era burutuaz gain)

konprometi, konprometitzen.

Informazio lexikografikoa
Aditz-erregimena

da/du ad.

Formari buruzko oharrak

Euskaltzainen oharrak

 - [E210]: 'Agian, komeni da hori zerrendara biltzea'.

 - [E204]: adiskide faltsu dela abisatu behar (conpromis vs engagé).

 - Erabakia: BAgiria (1998-02-27): 'Hurrengo itzulirako utzi dira [...] konprometitu'.

 - Erabakia: (H2.2 / 2010-05-10): Bere horretan onartu da lantaldearen proposamena.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus