kanpo
1 iz. Edozein gauzari buruz, bere barnekoa ez den aldea. (Leku atzizkiekin erabiltzen da, singularrean; dagokion izen sintagmak
-tik edo -z atzizkia hartzen du). Ik. landan; at. Anton. barren. Elizatik kanpoan. Etxeak, kanpotik ikusita, ez zuen itxura txarrik. 2 (Denborari dagokiola). Sasoitik kanpoan.
3 (Sintagma osagarririk gabe). Ik. kanpora. Kanpoan dago. Kanpoan uso, etxean otso. Kanpoan utzi. Kanpoan alaitasuna eta barnean tristura. Kanpotik eta barrendik inguratzen gaituen ezerezean. 4 iz. Norberarena ez den herria edo herrialdea. (Leku atzizkiekin, singularrean). Ik. atzerri. Ez dugu, agian, behar bezala erakutsi kanpoan geure burua. Kanpoan bizi izan zara, eta kanpoko ereduak jarraitu izan dituzu askotan. || Kanpo-harremanak. 5 postpos. Kanpoan, kanpora; aipatu dena alde batera utzirik. (Artikulurik eta kasu markarik gabe, dagokion izen sintagmak
-tik edo -z atzizkia hartzen
duela). Hemen eta hemendik kanpo. Etxetik kanpo zait iruditzen nonbait naizela galdua. Legezko bideetatik kanpo sortuak. Euskal Herriz kanpo urte askoan ibilia. Neurriz kanpo hitz egitea. Non izan dezake barkamena elizaz kanpo? Ez daki gauza handirik, erlijio gaiez kanpo. Badira, horretaz kanpo ere, horien modura eratuak dauden esaerak. Han mintzo ziren, fedezko gauzez kanpo, beste oroz. Gorago aipatu dudanaz kanpo. Gertaera hark lekuz kanpo utzi ninduen.
6 iz. Kanpoaldea. Jainkoak berdin ikusten ditu barrena eta kanpoa. || pl. Etxe honek kanpo ederrak ditu.