Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza exhorto bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

exhorto
iz. Heg. zuz. Epaile edo auzitegi batek beste epaile edo auzitegi bati igortzen dion eskaria haren jurisdikziotik kanpo gelditzen den eginbide judizial bat abian jar dezan. Ik. erregu1 2. Exhortoaren kudeaketaz arduratuko den pertsona adieraziko du exhortoak.

Aztergaia: exhorto

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z10: LBeh90 2020-09-29 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

Ez dugu aurkitu exhorto formarik.

exhorto 90: Berria 3 (“Gaixo dagoelako deklarazioa atzeratzea eskatu zuen Aizpuruak, baina epaileak deklarazioa Donostiatik exhorto bidez hartzea erabaki du”), Deustuko Unibertsitatea 73 (“Exhortoa jaso duen jurisdikzio organoak exhortoa betetzea aginduko du, eta bertan zein jardun eskatu eta hori zehaztu epean burutzeko behar-beharrezkoa dena”), Espainiako Gobernua 14 (“Exhortoak zuzenean igorriko zaizkio organo exhorto hartzaileari, informatika- sistema judizialaren bidez edo beste edozein bitarteko telematikoz edo elektronikoz, salbu eta paper euskarrian egin behar den kasuetan formatu elektronikora bihurtzeko modukoak ez diren elementuak egintzarekin batera doazelako”).

Beste (edozein) iturritako erabilerak

exhorto 1, Berria (“Epaitegiak Donostian egitea nahi zuen, exhorto bidez, baina abokatuek deklarazioa Madrilen egitea eskatu dute, auzia daraman epaile aurrean”).

Sistematikoki aurreratzen direnen datuak

Euskalterm: exhorto (TN); Iusplaza: exhorto (Prozedura Zibila, Prozedura Kriminala).

Erdara/euskara hiztegietako datuak

es exhorto / fr commission rogatoire: Adorez: (Der.) erregu / Elhuyar: (Der.) erregu / Labayru: (Der.) erregu / Zehazki: (Zuz) erregu / NolaErran: -.

Lantaldearen irizpideak
Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

Garai batean erregu proposatu zen Zuzenbiderako, baina Euskaltermen exhorto ere jaso da orain. Erabilia da, baina ez duenez gutxienekoa betetzen, Heg. markarekin jaso liteke. Bide batez, erregu sarreran zuzenbide arloko adiera ere gehitzekoa da exhorto forman definitzaile gisa erabili ahal izateko. Eta bien arteko lotura egitea komeni da.

Informazio lexikografikoa
Erabileremu dialektala

Heg.

Jakite-arloak

Zuz.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.