alde1
1 iz. Gauza biren arteko desberdintasuna. Ik. desberdintasun. Bi produkturen arteko aldea. Kolorean dute alderik handiena. Euskaldunak nahi dituztela elkarrengandik banandu, aldeak diren baino handiagoak eginez, leizeak sakonduz. Alde ederra! Alde ederreko kontua! Bien arteko aldea handitu nahiz. 2 iz. Kopuru bati beste bat berdintzeko gehitu edo kendu behar zaion kopurua. Hor dugu bestetara gabe, hogei urteren aldea. Hemezortzi tantoren aldea izanik, lan erraza zuten. Gaztelekuko pilotariak gogotik saiatu ziren aldea murrizten, baina Adiskidekoek ondo eutsi zioten aldeari. Hamahiru puntuko aldea atera diote bigarren sailkatuari.