Euskaltzaindiaren Hiztegia

1 emaitza akonpainamendu bilaketarentzat - [1 - 1] bistaratzen.

akonpainamendu
iz. mus. Konposizio baten zati nagusiari ahotsaren edo musika-tresnen bidez laguntzea; horretarako ontzen den musika zatia. Ik. laguntza 3. Orkestrarako bost meza eta organorako akonpainamendu bat ere konposatu zituen.

Aztergaia: akonpainamendu

Iturria:

Kodea [?] Data Proposamena
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z3:IrEm 1997-06-10 Lantaldearen ustez aipatu gabe uztekoa
Hiztegi Batuko Lantaldea: Z6:LBeh 2013-12-17 Lantaldeak onartua, informazio bat gehituz

Formari buruzko datuak

Erabilerak
Txostenak
OEHko datuak [laburduren azalpena]

a) testuinguruan musikarekin loturiko lagun formak jasotzeko saioa egin da: lagun [adlag.] 2 aldiz ageri da (A Ardi: "txistularia, ttunttuna lagun zuela, eguneko entzukizuna jotzen asi zan"; Mde Pr: "kantan eta dantzan diraute beti, Manuren musika lagun"); lagundu 4 aldiz (Arr GB: "emaztearen kantari gitarra batekin laguntzen"; Muj PAm: "Bere anai Josek pianoz lagunduta"; NEtx LLB: "Musika bideko joanari laguntzen"; Casve Grazi: "Hortik txürülak lagunduko ditu Satanen dantzak"); musika-laguntza behin (Netx LBB: "Musika-laguntzarako, jo bezate San Juan Anteportaletaña"); b) musikarekin zerikusirik gabeak dira akonpañatu 'lagundu'ren 6 ager.: B 1 (Ag Kr: "Zeuri apur baten akonpañatea gura nebalako"); G 3 (PE 2: "Bazkaldu eta gero etxe aldera asi, / guri egin digue bastante noblezi, / akonpañatu gaitue musika ta guzi"; "Alkar akonpañatu dute bi erriyak", Balad: "Penarekin lerturik Antonio il zan, akonpañatu zuen Juanitak eleizan"); IE 2 (EZ Man II: "etxerano ere othoi akonpaña nazazu"; Volt: "Iauna enpaxatua da edo akonpañatua da nahi nuke harekin minzatu").

EEBSko datuak [laburduren azalpena]

a) musikari dagozkionak: akonpainamendu 'harmonizatzen duen soinu-multzoa' adierakoaren 2 ager. EB (L. Fernandez Aintzinako teklazko instrumentuei buruz: "Askotan erabiltzen da; hurrengo kapituluan ikusiko dugunez akonpainamenduan batipat"; "Michael Praetorius-ek (1571-1621), garbi deskribatzen du akonpainamendua nola egin"); lagun [adlag.] 3: IE 2 (Iratz in Otoizlari 1982: "Elimaz gitarra joile, lagun"; M. Etchenic in Herria 1987: "Gitarra lagun, musika hortan eta beren boz ederrekin pasa arazten dituzte Euskal-Herriaren oihartzunak"); EB 1 (M. Atxaga: "Entzuera atseginagoa gerta dadin musikaz jantziak daude gainera, kitarra, pianoa (...) baxoa lagun"); lagundu 7: B 1 (S. Onaindia: "asi da gitarra joten, Itziartxok eztarriz lagunduta"), EB 6 (Euskal hizkuntza eta literatura: "musikaz lagunduriko mimoa"; J. Goikoetxea: "irakurraldia musikaz laguntzeak, gogo-giro on bat sor dezake"; BEO 1990: "Taldeek txistu eta danbolinaz lagundurik ihardun beharko dute"; DV Zabalik 1986: "Iñaki Salvadorrek noizean behin akordeoiaz eta tekladoan laguntzen du"; Eguna 1990: "kantariaren musika eta hitzekin, eta Bergaretxe musikalki oso ondo lagunduta agertzen da"; Redención 1975: "Ume batek abestu edo tresnakin abestiari laguntzen dionean"); laguntza EB 3 (G. Knörr: "Laboak bere garaian gitarra laguntzak-eta inkorporatu zituen"; J.M. Lekuona: "[pastorala] aire zabalean emana, musikaren laguntzarekin, leloen bidez textuak aurkeztuz"; La Voz de Euskadi 1984: "Musikazko laguntzarik nabarmenenak (...) piano, kitarra eta soinuan"); laguntzaile EB 1 (Dv Zabalik 1986: "Imanol eta bere musikari laguntzaileak kanta guztien selekzio bat prestatzen ari dira"); b) musikari ez dagozkionak: akonpañatu 'lagundu' B 1 (Ag Kr, OEHko testuinguru berekoa: "Zeuri apur baten akonpañatea gura nebalako").

Hainbat erabileraren informazioa [laburduren azalpena]

AB50: laguntza-musika 2 (aretoko laguntza-musika acompañamiento de música de cámara); lagundu 1 (pianoz laguntzeko irakaslea cátedra de acompañamiento de piano). // Euskalterm: akonpainamendu, laguntza (acompañamiento) 1; akonpainamendu 8 lexiatan (tinbrezko akonpainamendu acompañamiento de timbres; akonpainamendu harmoniko acompañamiento armónico; akonpainamendu inprobisatu acompañamiento improvisado; dantzarako akonpainamendu acompañamiento para la danza; musika-akonpainamendu acompañamiento musical; piano(zko) akonpainamendu acompañamiento al piano; instrumentu(zko) akonpainamendu acompañamiento instrumental); lagundu, akonpainamendua egin (acompañar) 1. // HiztEn: akonpainamendu : "iz. Mus. 1 Musika bokal edo instrumentalaren oinarrizko zati batekin edo batzuekin harmonizatzen duen soin-multzoa. 2 Soinu-multzo horren joaldia"; akonpainatu : "du. ad. Mus. Akonpainamendua jo".

Hiztegietako informazioa

Musikakoa eman duten hiztegietakoak: a) ElhHizt: akonpainamendu; HiruMila: akonpainamendu; b) PMuj DCV: piano-laguntza (acompañamiento de piano); c) ElhHizt: "Mus. lagundu, akonpainamendua egin"; PMuj DCV: "Mus. lagun-doñua jo, lagunezkoa jo".

Erdaretako formak

es acompañamiento / acompañar-en ordainak beste hizkuntzetan: fr (DLLF): Mus. accompagnement / accompagner; it (L. Ambruzzi): (Mus.) accompagnamento, arte dell'armonia applicata all'esecuzione del basso continuo / (acompañar al piano) accompagnare al o col piano; ca (GEC): accompanyament / accompanyar; en (Collins): (Mus.) accompaniment; (con acompañamiento de piano) with piano accompaniment; (cantar sin acompañamiento) to sing unaccompanied / to accompany (a, con on) / eta (Mus.) accompanist; de (Slaby-Grossmann): (Mus.) Orchestbegleitung / (Mus.) aus dem Stegreif begleiten.

Bestelakoak
Zerrenda osagarriak

HezkAdmin: acompañamiento (Mus.)

Lantaldearen irizpideak
Teknizismo hiztegi honen mailari ez dagokiona

Tekn. ordezko hoberik izan dezakeena.

Eratorri-konposatu berria da, egokia eta beharrezkoa

adierazle egokia da, premia dago eta onartzekoa. Honekin batera, akonpainatu aditza ere jaso liteke.

Informazio osagarria
Sinonimoa(k)

Sin. laguntza.

Informazio lexikografikoa
Kategoria

iz.

Jakite-arloak

Mus.

Formari buruzko oharrak

Iritzi-emaileak

 - [E301]: "[nik zerrendan sartu egingo nuke, horrelakoak erabiltzeko premia noiznahi dugulako]" (1994-11-02)

 - [E306]: "Egia da musikan 'acompañar / accompagner / to accompany' adierazteko, 'lagundu' nahikoa izaten dela. Baina 'acompañamiento /accompagnement / accompainment' adierazteko, arazoak sortzen dira, ez baita 'ekintza' soilik (horretarako 'laguntze' aski dateke), baizik eta musika-pasartea bera; idatzi, konposatu, moldatu, etab. egin daitekeena, teknika edo estilo jakin bat izaten duena, etab. Ez dugu musikaririk ezagutzen horretarako 'laguntze' edo 'laguntza' darabilenik. " (2001-01-23)

Euskaltzainen oharrak

 - Erabakia: Osoko bilkura (2014-12-19): akonpainamendu iz. Mus. Sin. laguntza.

 

Azkue Biblioteka eta Artxiboa

ORDUTEGIA
9:00 - 14:00

Azkue Biblioteka eta Artxiboa Euskaltzaindiaren zerbitzura dago. Horrez gainera, zabalik dago ikertzaile ororentzat, eta bere ahalbideen neurrian euskal kultura gaien ikerkuntza eta hedapena sustatzen eta laguntzen saiatzen da.

Egoitza

  • B
  • BIZKAIA
  • Plaza Barria, 15.
    48005 BILBO
  • +34 944 15 81 55
  • info@euskaltzaindia.eus

Ikerketa Zentroa

  • V
  • LUIS VILLASANTE
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6.
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus

Ordezkaritzak

  • A
  • ARABA
  • Gaztelako atea, 54
    01007 GASTEIZ
  • +34 945 23 36 48
  • gasteizordez@euskaltzaindia.eus
  • G
  • GIPUZKOA
  • Tolare baserria. Almortza bidea, 6
    20018 DONOSTIA
  • +34 943 42 80 50
  • donostiaordez@euskaltzaindia.eus
  • N
  • NAFARROA
  • Oliveto Kondea, 2, 2. solairua
    31002 IRUÑEA
  • +34 948 22 34 71
  • nafarroaordez@euskaltzaindia.eus

Elkartea

  • I
  • IPAR EUSKAL HERRIA
  • Gaztelu Berria. 15, Paul Bert plaza.
    64100 BAIONA
  • +33 (0)559 25 64 26
  • +33 (0)559 59 45 59
  • baionaordez@euskaltzaindia.eus

Azkue Biblioteka eta argitalpenak

Maximiza tus ganancias en criptomonedas confiando en Bitplex 360, una plataforma diseñada para el éxito.