min1
1 iz. Gorputzaren alderen batean nabaritzen den sentipen nekagarria. Belarriko minak salatzen du ezin daitekeela gure hizkuntzan horrelakorik esan. Min bizi bat sentitu zuen giltzurrunetan. Enplastu bat, minak gutxitu dakizkizun.
2 iz. Oinazea. Atsegin malko samurretan lasaitzen den mina. Min sorgor batek harturik. Min gaiztoa, gogorra, ikaragarria. Min samina. Min zorrotza. Hazi beharrak ekarri dizkion hazi-minak dituela gure hizkuntzak. Neure minak kentzera zatoz gaur neuregana.
3 adj. Janariez, edariez edo gaiez mintzatuz, mihian edo ahoan halako erredura edo berotasun sentipena sortzen duena. Piper mina.
4 adj. Janariez eta edariez mintzatuz, garratza; mingotsa. Sagar gezak eta minak. Behazunaren garraztasun mina. Ez baitago hori baino ozpin minagorik. || Heriotza gogor baten edari mina.
5 adj. Oinazea eragiten edo adierazten duena. Zigor mina. Oihu minak. Oinaze min bat duzuenean. Halako batean, txistu min batek iratzartu du goizeko isila. Justizia min da eta garratz, eta miserikordia gozo eta ezti. Anaiak saldua izatea baino zer da minagorik? Hitz minak pairatu.
6 adj. Adiskideez-eta mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa. Ik. mami 4. Ez ziren denak gogaide minak, agidanez, ezta hizkuntza auzietan ere. 7 adj. Batez ere Ipar. Bizia. Gose mina. Bere gaiztakeriaren damu min bat hartu zuen. Bere izate guztiko lehiarik minena emaztearen aldera baizik ez dezakeela erakuts gizonak.
8 adj. Erdia, une gorena. (Denbora adierazten duten zenbait izenekin). Ik. bete2 3. Urtarril mina zela, bi gaskoi ehizan. Jaiki zen gauaren minean.