kantu1
1 iz. Kanta, abestia. Bernat Etxepareren kantua.
2 iz. Kantatzea; kantatzen duenak igortzen dituen hotsak. Zintzurra urratu beharrean ekingo diote kantuari. Bertsolari izaera kanturako hobea baita lanean aritzeko baino. Kantu gozoa, eztia. Kantu lanean hasiak ginen gazterik. Kantua eta fedea ditut aitarenak. Kantu hots alaia. || Dantzan ari dira, soinu eta kantu.
3 iz. Ahozko musikaren era berezia. Abesbatza-kantua.
4 iz. Animaliek, batez ere txoriek, egiten dituzten hotsen saila. Urretxindorraren kantua. Oilar kantua.
5 iz. Naturako zenbait elementuren hotsa. Sahats ondoko ur kantu bat da zuon argia. Izadiaren kantua. Hego-haizearen kantua.