- Irailaren 28an eta 29an antolatuko da, Itsasuko (Lapurdi) hainbat lekutan. Ekimenaren helburu nagusia euskal poeten lana gizarteratzea da; nolanahi ere, beste bazter batzuetako olerkariek ere parte hartuko dute jaialdian.
- Egitarauaren zehaztasunak irailean agertuko ditu Euskaltzaindiak.
Irakurri gehiago: 2024ko ‘Irailekoak’ poesia-jaialdia Itsasun izanen da Iruzkin berria idatzi
- Euskararen Historia Soziala (EHS). Argibide bibliografikoak (Euskaltzaindia, 2011) deritzan liburuaren inguruan eratu zen atari hau, Euskaltzaindiaren webgunean kontsulta daitekeena (Hizkuntza-baliabideak sailean). Atariak kontsultak errazteko hiru modu ematen ditu: egilearen arabera, gako-hitzak erabiliz edo ikerlanaren izenburua jarriz.
- Orain, 5.399 erreferentzia ditu atariak eta etengabe eguneratzen da.
- Euskararen Historia Soziala egitasmoa Euskaltzaindiaren iker-lerroetako bat da, eta bere xede nagusia da euskararen 1980ra arteko historia soziala idaztea.
- Euskera ikerketa aldizkariaren 2024ko lehen zenbakian, batez ere, soziolinguistika gaiak jorratzen dira. Lanik gehienak Euskaltzaindiak Mintzola deialdian saritutakoak dira (guztira sei ikerketa-artikulu). Halaber, ohar bat eta liburu-aipamen bat biltzen ditu zenbakiak.
- Euskera ikerketa aldizkaria HEMEN irakur daiteke, osorik.
- Erakusketa honen helburua da Ezkabarteko euskarari begirada zabala ematea: garai zaharretako idazkiak, azken hiztunen testigantzak eta euskararen gaur egungo egoera.
- Maiatzaren 26ra arte izanen da ikusgai, Ezkabarteko udal kiroldegian. Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 21:30etara; larunbatetan, 9:00etatik 14:00etara).
- Maiatzaren 11 arte izanen da ikusgai, Idaki udal kiroldegian, 9:00etatik 21:00ak arte.
- Antsoaingo Udaleko Euskara zerbitzuarekin elkarlanean antolatu da egitasmoa eta Nafarroako Gobernuak diruz lagundu du.