XXVIII. Jagon jardunaldia: 'Euskararen Gogoetagunea' (lapurpen-bideoa)
- Euskararen Gogoetagunea egitasmoaren baitako hiru ponentzia aurkeztu eta eztabaidatu dira gaur Euskaltzaindiaren Arabako ordezkaritzan: hedabideei, administrazioari eta helduen euskalduntzeari dagokienak.
- Euskaltzaindiak 2022ko azaroan aurkeztu zuen jendaurrean Euskararen Gogoetagunea, euskararen etorkizun-ikuspegia landu eta luzaroko estrategiak zein adostasunak marrazteko arnas luzeko egitasmoa. Urte horretan, euskararen biziberritze prozesuan etorkizun ikuspegi nagusia landu zen, eta aurten, ordea, hainbat arlotako etorkizun-ikuspegiari horri buruzko ponentziak landu dira eta horietako hiru aurkeztu dira gaur Gasteizen, XXVIII. Jagon jardunaldiaren esparruan.
- Irudiak hemen: https://labur.eus/JKUVm
Idatzi iruzkina