Bestelako gaiak ere jorratzen dira aldizkarian. Esaterako, Kaxildo Alkorta euskaltzain urgazlearen biografia sakona eta bertsolari zaharren erlijiotasuna. Gainera, Joseba Aurkenerena, Xerar Urrutia, Roman Garmendia, Eukene Lizeaga, Pilare Baraiazarra edo Anttonmari Aldekoa-Otaloraren artikulu, bertso eta olerkiak ere jasotzen dira zenbaki berrian.
Miren Agur Meabe eta ohorezko euskaltzain berriak, ‘Karmel’ aldizkarian
- Otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazlea. Egun berean, diplomak banatu zituen ohorezko berrien artean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzan. Karmel aldizkariak egun gogoangarri horren kronika zabala egin du bere azken zenbakian (318.a).
Idatzi iruzkina