Datozen asteotan, ikastaro bana antolatu du Euskaltzaindiak, EIZIErekin elkarlanean. Lehenengoa martxoaren 15ean egingo da, Akademiaren Donostiako ordezkaritzan, eta bigarrena Euskaltzaindiaren egoitzan, Bilbon. Miren Azkarate euskaltzain oso eta Gramatika batzordeko kideak gidatuko du Donostiako saioa. Ikastaroa EIZIEko bazkideentzat prestatu du berariaz Azkaratek, eta honako gai hauek jorratuko dira bertan:
a) Euskararen Gramatikaren edukiak
b) Eduki horien eta EGLU liburukietan esaten denaren arteko aldeak: berritasunak, moldaketak…
c) Itzultzaileentzat baliagarri izan daitezkeen edukiak
d) Bilaketak egiteko irizpideak
Miren Azkaratek jakinarazi duenez, parte-hartzaileek galderak egiteko aukera izango dute.