Euskaltzaindiak eta Bilbao Bizkaia Kutxa Fundazioak R. Mª Azkue Literatura Sarien deialdi berri bat zabaldu dute. Sari hauen xedea idazle gazteak literatura mundura erakartzea da, eta, jakina denez, bi genero saritzen dira: narrazioa eta poesia. Genero bakoitzak bi maila ditu: A maila: 2008, 2009, 2010 eta 2011n jaioak; eta B maila: 2004, 2005, 2006 eta 2007an jaioak.
Sari hauetara euskaraz idatziriko narrazio zein olerki-lanak aurkez daitezke, egilearen bizilekua edo nazionalitatea edozein izanik. Hori bai, lanak originalak eta inoiz argitaratu gabeak izan behar dira; ez dira onartuko beste lanen itzulpenak edo moldaketak. Lanak makinaz alde batetik idatzirik aurkeztuko dira, folio edo A4 neurriko orrietan, eta hiru kopia bidali beharko dira Akademiak Bilbon duen egoitza nagusira (Plaza Barria, 15/ 48005).
Zalantzarik baduzu, deitu +34 94 4158155 telefono zenbakira.
(2020ko lanik onenak liburu HONETAN argitaratu ditu Euskaltzaindiak)