Epaimahaia Iñaki Camino euskaltzain urgazleak, Battittu Coyos euskaltzain osoak eta Elixabete Pérez Gaztelu euskaltzain urgazleak osatu dute. Halaber, tesiaren zuzendariak Jon Ortiz de Urbina euskaltzain urgazlea eta Andoni Sagarna euskaltzain osoa izan dira; tutore lanetan Miriam Urkia euskaltzain osoa ibili da.
Andres Urrutia euskaltzainburua ere bertan izan da, Jauregizarren familia, lagun eta unibertsitateko ordezkariekin batera.
Amaia Jauregizar Ormaetxea (Gernika, Bizkaia, 1985), Euskal Filologian lizentziatua, Euskaltzaindiko teknikaria da eta Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoan dihardu aspalditik.
Idazlea ere bada Jauregizar. Horrela, Felipe Arrese Beitia olerki-saileko Euskaltzaindiaren eta BBKren Literatur Sariaren irabazlea izan zen 2009an, Azazkalak jaten lanarekin.