2018ko urrian webgune berriztatua aurkeztu zuen Euskararen Akademiak. Itxura modernoaz gain, atariak bilatzaile bizkorra eta baliabide berriak eskaintzen ditu. Bistakoa denez, bisitarien kopuruak nabarmen egin du gora webgune berrituaren eraginez. Aldi berean, Euskara Batuaren Eskuliburua (EBE) eskegi zen sarean, erabiltzaileentzat doakoa dena, eta berehala izan zuen arrakasta. Ordutik eta gaurdaino, ia 100.000 bistaratze izan ditu EBEk.
Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita izan ditu 2018an
- Euskaltzaindiaren webguneak 1.039.530 bisita izan ditu 2018an (2017an baino 183.501 gehiago) eta 4.431.147 bistaratze.
- Akademiaren atari digitalean gehien bisitatu diren edukiak Euskaltzaindiaren Hiztegia (1.261.585) eta Euskal Onomastikaren Datutegia (1.128.898) izan dira.
Idatzi iruzkina