Andres Urrutia euskaltzainburuak, Xabier Kintana Euskaltzaindiko idazkariak eta Erramun Osa idazkariordeak entzun dituzte Korrikako eta AEKko arduradunen azalpenak. Era berean, Euskaltzaindiak lankidetza eskaini die antolatzaileei, euskararen alde Euskal Herri osoa zeharkatzen duen ekimen honek ahalik eta arrakastarik handiena izan dezan.
2019ko apirilaren 4an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Korrikak Euskal Herria zeharkatuko du 21. aldiz. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka partaiderekin, gau eta egun gelditu gabe.
- Argibide gehiago, HEMEN.
- Abestia, HEMEN.
'Txillardegi' gogoan
21. Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi' idazle eta euskaltzain urgazleari egingo dio gorazarre; hargatik, donostiarraren omenezko ekitaldia antolatu dute otsailaren 9rako, arratsaldeko 19:00etan, Donostiako Musikenen.