Prestigio handiko agerkariez gain, gai aniztasuna eta esparru geografiko zabala ahalbidetzen duten aldizkariak indizatuko ditu ESCIk. Nazioarteko hainbat aditu eta ebaluatzailek, edizio berri honetarako esparru eta gai desberdinetan esanguratsuak diren agerkariak hautatu dituzte.
Web of Science plataforma, jakintzaren edozein diziplinari buruzko zientzia-argitalpenen (zientifiko, teknologiko, humanistiko eta sozialen) bibliografia-datu, aipamen eta erreferentzien bilduma handi batez osatuta dago.
Hauek dira bere helburu nagusiak: aldizkari espezializatuetan argitaratzen diren artikulurik onenak aztertu eta hautatzea; goi mailako argitalpenak sustatze aldera, irizpide objektiboak mundu osoko argitaletxeen esku uztea; eta, horren guztiaren ondorioz, Web of Science plataforma, espezializatutako erakundeen lanaren isla bihurtzea.
Hala, bada, ESCIren bitartez aurrepausoa eman nahi dute. Funtsean, literaturatik harago joan eta argitalpen zientifikoek erakutsitako joera eta berrikuntza guztiak jaso nahi dituzte.
Euskera aldizkaria indizatzeak, bestek beste, datu-base hauetan sartzeko aukera emango dio: Science Citation Index Expanded™; Social Sciences Citation Index®; eta Arts and Humanities Citation Index®. Horretarako ebaluazio zehatzago bat pasatu beharko du.
Comments