Burdinak euskal literaturan utzi duen arrastoaz mintzatu zen.
Azken hitzaldia datorren ostegunean izango da, hilaren 29an. Mikel Aizpuru UPV/EHUko irakasleak "Norteko ferrokarrila: trena bertsolarien ahotan" hitzaldia emango du. Bertsolariek nola ikusten zuten trenbidea aztertuko du. 18:00etan gaztelaniaz eta 19:00etan euskaraz.
Aurrekoak bezala, hitzaldia Euskaltzaindiaren egoitzan (Plaza Barria, 15, Bilbo) izango da. Ondoren, bisita gidatua egingo da.
Informazioa: 94-4158155 (9:00etatik 14:00etara). Helbide elektronikoa: info@euskaltzaindia.eus