Euskadiko Liburu Ganbarak antzolatzen du Azoka. Urtero legez, ekimenaren koordinatzailea den Asier Muniategik Euskaltzaindiari gonbita luzatu dio bere saltokia izan dezan. Aukera baliatuz, erakundeak azken nobedadeak eta bestelako lan batzuk jarri ditu salgai.
Azokaren ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Ohi bezala, Euskal Herriko eta nazioarteko idazle esanguratsuak Azokan izango dira.