“Erdialde” euskarazko idazlan laburren lehiaketa 2008an jarri zen abian. Lehiaketa antolatzen hasi zirenetik Euskaltzaindiaren babesa eta laguntza izan dute eta Akademiak emandako liburu sortak ere urtero banatzen dira saria jasotzen dutenen artean.
Euskararen Egunaren 13. edizioa izan da aurtengoa. Festaren xedea Miranda Argan ez ezik, inguruko herrietan ere euskal kultura ezagutzera ematea da.