Joseba Lakarra euskaltzainak zuzentzen duen Monumenta Linguae Vasconum EHUko ikerketa taldeak antolatu ditu izen bereko jardunaldiak. Interesa duten guztiei irekita daude.
Lakarra bera izango da hizlarietako bat eta, berarekin batera, beste euskaltzain batzuek parte hartuko dute: Aurelia Arkotxa euskaltzain osoak eta Ricardo Gómez, Gidor Bilbao, Josu K. Bijuesca eta Iñaki Camino euskaltzain urgazleek. Julen Manterola Euskal Hiztegi Etimologikoa eta Ane Loidi Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak egitasmoetako teknikariak ere hizlari izango dira jardunaldiotan.