Liburua Euskararen Erakunde Publikoaren laguntzarekin argitaratu zen.
Protagonista nagusia Dolores da, ijito alaba, eta, harekin batera, Salbador, markes pobretu baten semea; bada hirugarren pertsonaia garrantzitsu bat, Eusebia, neskato noble eta aberatsa. Hiruren artean osatzen dute amodio-triangelua. Frantses Iraultzaren aitzineko eta ondoko jazoeretan kokatua dago (1770 -1794); azken atala, monarkia berrezarriaren garaian.
Altzibarrek azaldu bezala, "folletoi-nobelaren barruan kokatzen da eta horri dagozkion ezaugarriak ageri dira: gertaeren erreberritze ziklikoa; egoera dramatiko ugari; Ongiaren eta Gaizkiaren arteko borroka; esajerazioa, patetismoa etab".
Euskarazko lehen itzulpena Le Pays Basque-Eskual Herria (1898-1914) egunkari errepublikarrean argitaratu zen, 1900-1901ean, folletoi gisa, D. Elissetche edo Delissetche izeneko batek sinatuta.