Urtero legez, sarituak ez ezik, guraso eta irakasleak ere izan ziren ekitaldian. Sariok Gorka Martinez BBK Fundazioko buruak eta Andres Urrutia euskaltzainburuak banatu zituzten.
Bestalde, epaimahaiak osatu dituzten guztien izenean, Manu Lopez Gaseni eta Jabier Kaltzakorta lan sarituei buruz mintzatu ziren.
Resurreccion Maria Azkue Sarietan bi epaimahai izendatzen dira: A eta B mailakoak.
Aurtengo A mailako epaimahaikoa Yolanda Arrietak, Igone Etxebarriak eta Manu Lopez Gasenik osatu dute. Guztion izenean, Manu Lopez Gasenik hitz egin zuen.
Manu Lopez Gaseniren hitzak (PDF, 29,3 KB)
B mailan, hauek izan dira epaimahaikoak: Joseba Butron, Amaia Jauregizar eta Jabier Kaltzakorta. Ekitaldian, Jabier Kaltzakorta mintzatu zen.