Jakina da Joseba Sarrionandiaren Narrazioak liburua izango dela protagonista "Klasikoen irakurraldi etenik gabea" ekimenaren 8. edizioan. Hori dela-eta, ikasturtean zehar Bilbo Zaharra Forumek antolatu dituen jardunaldietan, Iurretako idazle eta euskaltzain urgazlearen obra izango da protagonista.
Lehenengo hiruhilekoaren egitaraua azaroan burutu zen, Eider Rodriguez, Eñaut Elorrieta, Xabier Anza eta Joxemari Iturralderen partaidetzarekin.
Bilbo Zaharra Forumek antolatutako ekitaldiek Euskaltzaindia izan dute laguntzaile hasieratik. Bi erakundeok lankidetza-hitzarmena sinatua dute, elkarlanean aritzeko.