Euskarazko Tesien Koldo Mitxelena Sariak Euskal Herriko Unibertsitateak eta Euskaltzaindiak sortuak dira, euskarazko ikerketa bultzatzeko eta sustatzeko asmoz. Deialdia bi urterik behin egiten da.
Sariak bost jakintza-arlo nagusitan banatzen dira: Zientziak; Ingeniaritza eta Arkitektura; Osasun Zientziak; Gizarte eta Lege Zientziak; eta Artea eta Giza Zientziak.
Sarituak biharko ekitaldian izango dira. Eurekin batera, hauek izango dira: Andres Urrutia euskaltzainburua, Iñaki Goirizelaia Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea, Adolfo Arejita Euskaltzaindiaren Iker saillburua eta Jon Zarate EHUko Euskararen arloko errektoreordea.