Hori guztia ospatzeko, ekitaldi bat egin zen atzo, Bilbon. Bertan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Josu Waliño PuntuEus Fundazioko zuzendariak parte hartu zuten, eta Sustrai Colinak bertso batzuk kantatu zituen. Euskaltzaindiaren izenean, Joan Mari Torrealdai PuntuEus Fundazioko presidentea eta Andres Urrutia euskaltzainburua izan ziren ekitaldian.
Domeinu-izenak eskuratzeko baldintzak bi izango dira: batetik, webgunearen edukien zati bat euskaraz egotea, nahiz eta beste hizkuntza batzuetan ere egon daitekeen; bestetik, euskarazko edukirik ez dagoen kasuetan, euskal kulturarekin loturiko edukiak izan beharko dute.
Durangoko Azokan, eskaintza berezia
Puntueus Fundazioak adierazi duenez, "domeinua da Interneten gainerako guztiengandik bereizten gaituen puntua: balioa ematen du, marka bakarra da eta nortasuna eta identitatea aitortzen dizkio web, posta elektroniko... bakoitzari. Puntu hori hiritar guztien artean zabaltzeko eskaintza berezia sustatu du PuntuEus Fundazioak Durangoko Azokarako. Zureizena.eus norbanakoek domeinu-izenak eskuratzeko kanpaina da eta norberak bere izena edo abizena eskuratzeko aukera egongo da erdi-prezioan". Informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen.