Akademia ezagutu nahi duten talde guztiekin egiten duen bezala, Urbiko ikasleei ere hitzaldi laburra eman die Aritz Abaroak, eta euskararen inguruko zehaztasun batzuk jakinarazi dizkie.
Bestalde, Euskaltzaindiaren historia, modu laburrean, biltzen duen bideo bat ikusi dute. Bideo horretan, Euskararen Akademiaren aurrekariak, sortze-prozesua edota helburuak dira hizpide, besteak beste. Euskaltzaindiaren Iker eta Jagon sailetako batzordeen lanak ere aipatzen dira.
Ondoren, Euskaltzaindiaren webgunean sartu da Abaroa eta bertan aurkitu ditzakegun tresnak (EODA, OEH, EHHA...) erakutsi dizkie neska-mutilei. Horren ostean, Osoko bilkurak egiten diren aretora eta Azkue Bibliotekara eraman ditu.