Lau saiok osatuko dute hitzaldi zikloa. Astelehenean, Eider Rodriguez idazleak "Itsasoa da bidea" hitzaldia eman zuen eta atzo Eñaut Elorrieta abeslariak Deserriko kantak lanaren kanta batzuk eskaini zituen.
Gaur, azaroaren 5ean, Xabier Anza ELA sindikatuko formakuntza arduradunak Moroak gara behelaino artean? liburuaz hitz egingo du. Eta bihar, azaroaren 6an, Joxemari Iturralde idazleak "Abesoj aidnanoirrasen obraren inguruan hainbat zertzelada" hitzaldia emango du. Iturralde Pott Banda sortzaileetariko bat izan zen, 1977. urtean, Bernardo Atxaga, Manu Ertzilla, Jon Juaristi, Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandiarekin batera.
Saio guztiak iluntzeko 19:00etan egiten ari dira.
Bilbo Zaharra Forumek antolatutako ekitaldiek Euskaltzaindia izan dute laguntzaile hasieratik. Bi erakundeok lankidetza-hitzarmena sinatua dute, elkarlanean aritzeko.