Jose Maria Ampuero Jauregi (1837-1917) Durangon jaio zen eta oso ezaguna izan zen bere garaian enpresari eta politikari gisa. Interesatuak Mendebalde Alkarteko Euskalingua aldizkariaren 24. zenbakian aurkituko du bai pertsonaiaren, bai liburuaren (Nezcazariyen cartillatxua bizcaico eusqueran, Durango, 1909) berri zehatza.
Cartillachuaren bigarren edizio ezezagunean desberdintasun gutxi batzuk daude lehen edizio ezagunarekiko, baina liburutxoak berak, berez, badu interesa, ez bakarrik XX. mendeko hasierako Durango aldeko euskaragatik, ezpada ere nekazaritzan erabilitako jardunen informazioagatik eta baserriaren eta Euskal Herriaren egoeraz ematen duen lekukotasunagatik.
Jacinto Iturbe kimikaria da eta berriki erretiroa hartu du Euskal Herriko Unibertsitatean urte luzez irakasle izan ondoren. Dohaintza egiteko Mendebalde Alkarteak Euskaltzaindiarekin hitzarmena sinatzen zuen eguna aukeratu zuen, urriaren 16a.
Mila esker, bihotzez.