Euskal kulturan etxe kontzeptuak alderdi anitz dauka eta oso garrantzitsua da. Hori horrela, etxearen eta euskararen arteko lotura hizpide izango duten hiru hitzaldi antolatu ditu Euskaltzaindiak: "Etxea eta euskalkiak", "Etxeen izenak" eta "Etxea eta euskal literatura". Hizlariak Aritz Abaroa, Mikel Gorrotxategi eta Adolfo Arejita izango dira.
Hala, urriaren 9etan "Etxea eta euskalkiak" hitzaldia emango du Aritz Abaroa Euskararen Herri Hizkeren Atlasa egitasmoko teknikariak. Euskalkien ikuspuntutik helduko dio gaiari: baserria, borda, aldeatze, laborari etxea eta antzeko kontzeptuen arteko aldea ikusiko da.
Urriaren 16an, Mikel Gorrotxategi Onomastika zerbitzuko arduradunak "Etxeen izenak" gaia jorratuko du. Etxeen izenak aztertuko ditu: Goikoetxea, Bengoetxea, Aurrekoetxea...
Urriaren 23an, Adolfo Arejita euskaltzain eta Iker sailburuak "Etxea eta literatura" izango du hizpide. Etxearen sinbolismoa euskal literaturan aztertuko du.
Erakusketari dagokionez, urriaren 1etik 31ra egongo da zabalik, goizeko 9:00etatik arratsaldeko 14:00etara, Euskaltzaindiaren aretoan.
Hitzaldi guztiak euskaraz (12:00etan) eta gaztelaniaz (10:30ean) emango dira. Informazioa: 94-4158155 (9:00etatik 14:00etara). Helbide elektronikoa: info@euskaltzaindia.net
Euskaltzaindiaren egitaraua, 2014ko Ondarearen Europako Jardunaldietan (PDF, 1,2 MB)