Ekitaldian, José Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiarekin eta Andrés Urrutia euskaltzainburuarekin batera, Aldundiaren Gobernu Kontseiluko kideak eta Akademiako Zuzendaritzako kideak eta lurralde ordezkariak izango dira.
Egoitza 1991n inauguratu zen
Euskaltzaindiaren egoitza Bilboko Plaza Barrian dago. 1991ko apirilaren 26an egindako ekitaldian, Jean Haritschelhar orduko euskaltzainburuak gogora ekarri zuenez, "1985eko uztailaren 10ean Makua jaunak Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean eta Aita Villasantek Euskaltzaindiaren izenean sinatu zuten hitzarmena Euskaltzaindiari eskainiz ofizialki etxe hau egoitza gisa". Haritschelarrekin batera, Jose Alberto Pradera ahaldun nagusia zenak, Jose Antonio Arana Martija euskaltzainak eta Eduardo de Felipe eta Anton Agirregoitia arkitektoek hartu zuten hitza. Dokumentu guztiak ikusteko, sakatu hemen.
Sei hilabete geroago, urriaren 21ean, egoitzaren inaugurazio ofiziala egin zen. Orduan hauek mintzatu ziren: Jean Haritschelhar euskaltzainburua, Josu Ortuondo Bilboko alkatea, Tomas Uribeetxebarria Bizkaiko Kultura diputatua, Juan Cruz Alli Nafarroako Gobernuko presidentea eta Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakaria. Orduko ekitaldiaren berri izateko, sakatu hemen.
Ondorengo egunetan Nazioarteko Dialektologia Biltzarra egin zuen Akademiak Bilboko Plaza Barrian.