Lankidetza Hitzarmenak aurtengo lan arloak zehazten ditu. Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 foru legean esaten da Euskaltzaindia dela erakunde aholku-emaile ofiziala Nafarroan, euskararen hizkuntza arauak ezartze aldera. Foru lege berean ere, arautzen da Euskaltzaindiak toponimia gaietan izan behar duen jarduera, toponimia gaien gaineko txostenak emateko erakunde den aldetik.
Hitzarmena Euskarabidearen egoitzan sinatuko da, eguerdiko 12:30ean.