Martxoaren 6an, Trapagarango Udal Euskaltegiaren 25. urteurrenaren harira, "Euskaltzaindia eta pertsona izen deituren historia. Jose Maritik Iratira" izeneko hitzaldia eman zuen Gorrotxategik. Eta hilaren 26an Portugaleten izan zen, Asti Leku ikastolan. Hitzaldi horietan, izenburuak berak dioen bezala, euskarazko pertsona izenen historia biltzen da. Horretaz gain, Euskaltzaindiaren historia laburra eta funtzionamendua azaldu zituen Onomastika zerbitzuko arduradunak.
Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuaren hitzaldiak Trapagaranen eta Portugaleten
Euskaltzaindiaren Onomastika zerbitzuaren bidez, bi hitzaldi eman dira martxoan, euskarazko pertsona izenen inguruan. Hitzaldiok Mikel Gorrotxategi zerbitzuko arduradunak eman ditu Bizkaiko bi herritan: Trapagaranen eta Portugaleten.