Lana Euskaltzaindiko Onomastika batzordeko hiru kidek egin dute: Patxi Galék, Mikel Gorrotxategik eta Felix Mugurutzak. Aurkezpena azken biek egingo dute.
Liburua Euskaltzaindiaren Onomastika gaietako "Izenak" bildumaren hirugarren alea da eta Aiara udalerriko toponimia nagusia du gai nagusia. Abenduaren 16an Gasteizen aurkeztu zen.
Aiarako toponimia nagusia ostiraleko aurkezpen-ekitaldian erosi ahal izango da, 10 euroko prezio berezian.