Hauxe da Duhauk Zaldubiri eskainitako seigarren liburukia, "Euskaltzainak" bilduman. Bertan, garaiko eliza katolikoaren irakaspenak jasotzen dituzten hamalau prediku bildu ditu. Hala, bada, denbora bateko lekukotasun bikainak dira. Zaldubik eskuz idatzi bezala eta gaur egungo tipografiara moldatuak irakur daitezke.
Liburua Senpereko Udalaren, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaleen Biltzarraren laguntzarekin argitaratu da.