Durangoko San Agustin Kultur Gunean egindako ekitaldian, Renoko ikertzaileak hainbat lagun izan zuen ondoan, besteak beste, Miel Anjel Elustondo, Bernardo Atxaga, Xabier Amuriza edota Josu Camara. Aulestiko lagunak ere taulara igo ziren.
William Douglass Ameriketako Estatu Batuetako mendebaldeko euskal immigrazioaren aditurik garrantzitsuenetarikoa da. Renoko Basque Studies Program-aren sortzailea izan zen, eta hiru hamarkadaz bertako zuzendari gisa jardun zuen, 2000. urtean erretiroa hartu zuen arte.