Leioako leku-izenak lanean herriko 800 bat lekuren izenak jaso dira, gaur egun bizirik direnak ez ezik, desagertutakoak ere bildu direlarik. Artxibo zaharrak arakatzeaz gain, ahozko informazio iturriak erabili dituzte ikertzaileek. Hala, ikerketa honetan leioaztar batzuek modu aktiboan hartu dute parte. Aurkezpena goizeko 11:00etan izango da Bilbon, Euskaltzaindiaren egoitzan.
Euskaltzaindiak "Leioako leku-izenak" liburua webgunean jarri du
Leioako leku-izenak liburua sarean jarri du Euskaltzaindiak, eta Akademiaren webgunean kontsultaa daiteke, hemen. Liburuan, Leioako toponimia ikerketa-lanaren emaitzak batu eta herritarren esku ipini dira. Iratxe Lasa, Goizalde Ugarte eta Mikel Gorrotxategi ikertzaileek burutu dute lana. Euskaltzaindiak argitaratzen duen "Izenak" bildumaren 2. liburukia da eta Leioako Udalaren eta Akademiaren arteko lankidetzaz kaleratu da.