Geografiako Kontseilu Nagusiaren atal bat da aipatu batzordea, eta bere helburuen artean, izen geografiko edo toponimoen erabilera normalizatzea eta ezagutza bultzatzea dago.
Bertan biltzen direnak izen geografikoetan adituak dira, eta Estatuko Administrazio Orokorreko eta autonomia erkidegoetako ordezkari gisa hartzen dute parte. Halaber, unibertsitateetako, hizkuntza akademietako eta toponimiarekin zerikusia duten bestelako erakundeetako ordezkariak ere badaude.
Bere lan nagusiak ondokoak dira:
- Toponimiaren normalizazioa bultzatzea espainiar Estatuan, erakunde eskudunekin lankidetzan.
- Izen geografikoen ezagutza, erabilera normalizatua eta ondare kultural gisa duten balioa sustatzea.
- Geografiako Kontseilu Nagusiaren batzorde iraunkorraren aurrean proposamenak aurkeztea.