Arantxa Urretabizkaiak Bilboko Liburu Azokaren Zazpi Kale saria jaso du
Arantxa Urretabizkaia idazle eta euskaltzain urgazleak Zazpi Kale saria jaso du gaur, ekainaren 6an, 3 Mariak eta Las tres Marías liburuengatik. Bilboko Udalak, Liburu Ganbarak eta Liburu Azokak ematen duten sari hau Sabin Anuzita Udaleko Euskara zinegotziaren eskutik jaso du Urretabizkaiak. Idazleak eskerrak eman, eta 3 Mariak nobelak satisfazio handiak eman dizkion liburua dela esan du.
Arantxa Urretabizkaiak 2010ean argitaratu zuen 3 Maria, Erein argitaletxearekin.