Euskaltzaindia bidelagun Miranda Argako Euskararen Egunean
Urtero bezala, eta aurten hamaikagarren edizioa izan da, Miranda Argan (Nafarroa) Euskararen Eguna ospatu zuten maiatzaren 25ean, Euskararen Lagunak elkartearen eskutik.
Miranda Argan ez ezik, inguruko herrietan ere euskal kultura ezagutzera ematea xede duen egun horretan ekitaldi ugari antolatu zen. Besteak beste, "Erdialde" euskarazko idazlan laburren 6. lehiaketaren sariak banatu ziren. Lehiaketa horrek Euskaltzaindiaren laguntza izaten du urtero, Akademiak emandako liburu sortak banatzen baitira saria jaso dutenen artean.