Euskaltzaindia Bilboko Liburu Azokan
Euskaltzaindia parte hartzen ari da Bilboko Liburu Azokan. Maiatzaren 31tik ekainaren 9ra bitartean Areatzan egiten ari den Azokan, saltokia jarri du Akademiak eta urte osoan argitaratutako liburuak ditu salgai. Besteren artean, Euskaltzaindiaren Hiztegia. Adierak eta adibideak, Erlea aldizkariaren zenbakiak edota Euskararen Herri Hizkeren Atlasaren liburukiak daude Akademiaren saltokian.
Bestalde, Euskaltzaindiaren Azkue Bibliotekaren laguntzarekin antolatu den "Euskal emakume idazleak" izeneko erakusketa zabalik egongo da Azokak iraun bitartean. Azokak duen ordutegi bera izango du erakusketak: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.