Iparraldeko euskaltzainek urteroko bilera egingo dute bihar
Bihar, maiatzaren 22an, Ipar Euskal Herriko euskaltzainen urteko bilkura egingo da, Euskaltzaindiaren Baionako ordezkaritzan, Gaztelu Berrian. Bilera hau urtero egiten da, Frantziako Estatuko Elkarte-legeak dioena betez, eta Iparraldeko euskaltzainek -oso, ohorezko eta urgazleek- parte hartzen dute. Euskaltzaindiaren Zuzendaritzako kideak ere badoaz bilerara.